ITZIAR EPALZA / 1985eko irailaren 30ean, José Ignacio Arrieta Heras Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuak, Jose María Macua Zarandona Bizkaiko ahaldun nagusiak eta José Luis Padura Bilbao Zamudioko alkateak Parque Tecnológico-Teknologi Elkartegia, S.A. sozietate anonimoa eratu zutenean, zaila zen imajinatzea zer izango zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea 35 urte geroago.

Ekimenak erabateko aldaketa ekarri zuen industria tradizionalaren aldean; euskal erakunde publikoek une hartan enpresa-eredua aldatzearen aldeko apustua egin zuten: garai hartan Zamudioko landa-ingurunean teknologia aurreratuko enpresak instalatzeko gune bat sustatzea erabaki zuten, langile tekniko eta ikertzaileekin bata zuriko industria bat erakartzeko asmoz. Horrela sortu zen garai hartan Bizkaiko Parke Teknologikoa deitzen zena, bere generoan aitzindari izan zena. Helburua: industria-ekimena bultzatzea eta sustatzea, teknologia aurreratuko enpresak instalatuko liratekeen gune bat eraikiz.

Ikuspegia

Ikuspegi hori da, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Bizkaiko eta Euskadiko ekonomiak azken 35 urteotan izan duen eraldaketaren adierazle handienetakoa. Guztira, I+G arloko 276 enpresa eta eragilek 2020an 3.310 milioi euroko fakturazio bateratua izan zuten, eta guztira 329 milioi inbertitu zituzten I+G arloko jardueretan; beren jarduera gune bereizgarri eta kalitate goreneko batean garatzen dute. Konpainia horiek 10.644 pertsona enplegatzen dituzte, eta horietatik % 7k doktoregoa dute, % 57k unibertsitate-titulua, eta % 20-30 urtetik beherakoak dira. Hori da gure balio nagusia, ezagutza- eta talentu-sistema, berrikuntzaren traktorea, instalatutako enpresei balioa, berrikuntza eta negozioa sortzen diena. Ezagutza- eta talentu-ekosistema bat eratzea industriarako estrategikoak diren sektoreetan. Lehen mailako garapen teknologikoko gune bihurtu da parkea.

Egilea Admin