Eustatek landutako datuen arabera, EAEko industria-prezioak % 1,4 igo dira 2021eko irailean, aurreko hilarekin alderatuta. Iraileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) % 9,6koa izan da.

Azterketa xeheago batek agerian uzten du, 2021eko irailean, honako sektore hauek izan dituztela prezioetan hazkunderik handienak, aurreko hilaren aldean: koke-lantegiak eta petrolioa fintzea (% 5,2ko hazkundea); energia elektrikoa, gasa eta lurruna (% 4,0koa), eta ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (% 3,9koa). Aitzitik, prezioetan hil arteko jaitsierarik handienak izan dituzten sektoreak izan dira: botiken fabrikazioa, eta hala metalurgia eta produktu metalikoak nola industria kimikoa eta ura.

Egilea Admin