EAEko eraikuntzaren kostuak % 0,6 igo dira 2021eko irailean

EAEko eraikuntzaren kostuen indizea % 0,6 igo da 2021eko irailean, aurreko hilaren aldean. Urtetik urterako terminoetan, kostuak % 3,8 igo dira. Etxegintzaren sektoreko kostuak % 0,4 igo dira hil arteko terminoetan, eta obra zibilekoak, % 1,5. 2020ko irailarekin alderatuta, prezioak % 3,6 igo dira etxegintzaren kasuan, eta % 4,9, obra zibilarenean.

Aurreko hilaren aldean (2021eko abuztua), lehengaien kostuak % 0,8 igo dira, eta eskulanaren kostua, berriz, egonkor mantendu da (% 0,0). Urtetik urterako terminoetan, lehengaien prezioak % 4,4 egin du gora, eta eskulanarenak, berriz, % 1,9. Etxegintzaren sektoreak % 0,5eko hil arteko igoera izan du bere lehengaien kostuan. Bitarteko ondasunak % 0,9 igo dira urte artean.