Lan-egutegiko termino homogeneoetan, EAEko industria-produkzioa, 2021eko irailean, 2020ko hil berean baino % 3,1 handiagoa izan da. 2021eko lehenengo bederatzi hilabeteetako balantzearen amaieran, industria-jarduerak % 11,8ko igoera izan du. Iraila aurreko hilarekin –2021eko abuztuarekin– alderatuta, EAEko industria-produkzioa % 1,3 murriztu da, urtaro-ondorioak zuzendu ondoren.

2021eko iraileko indizearen bilakaera positiboa izan da industria-sektore handi guztietan, 2020ko irailarekin alderatuta. Kontsumo-ondasunek, orotara, % 10,3ko igoera izan dute. Kontsumo-ondasun iraunkorrek % 27,7ko igoera eduki dute, eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek, % 6,1ekoa.

Egilea Admin