2021eko hirugarren hiruhilekoan, EAEko txikizkako merkataritzaren sektorean, salmentak % 2,0 murriztu dira aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, betiere, egutegiaren eraginak atera ondoren eta prezio finkoetan. Sektoreko salmentak, gasolina-zerbitzuguneak kontuan hartu gabe, % 2,1 jaitsi dira 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Hala ere, urteko lehenengo bederatzi hilabeteetako metatuak % 3,8ko hazkundea izan du.

Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, eta urtaro-ondorioak kenduta, 2021eko hirugarren hiruhilekoko salmenta-indizea % 0,5 jaitsi da prezio finkoetan. Elikagaien salmentak % 2,8 jaitsi dira, eta gainerako produktuenak, % 1,6.

Egilea Admin