Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusi izendatu dute berriro ostegun honetan, aldeko botoen % 90,69rekin. Lakuntza buru zuen Batzorde Betearazle berrirako zerrenda zen joan den asteazkenetik Bilboko Euskalduna Jauregian egingo den XV. Kongresu Konfederalera aurkeztu zen bakarra.
Bozketaren emaitza honako hau izan da: 624 boto ( % 90,69) alde, 42 aurka ( % 6,10), 17 zuri eta bost baliogabe. Gainera, datozen lau urteetarako sindikatuaren ildo estrategikoak zehazten dituen ponentzia onartu dute bildutako ordezkariek.
Aukeratutako Batzorde Betearazleak jasotzen dituen berrikuntzen artean, hiru kide berri sartu dira: Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza), Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Plangintza. Genero Berdintasunaren Plan Estrategikoa) eta Leire Gallego López de Goikoetxea (Gizarte Ekintza. Immigrazioa. Genero-berdintasunerako politikak).
Sindikatuaren etengabeko eraldaketa-prozesuaren barruan, eta hautaketa horren ondorioz, ELAk generoari dagokionez berdintasunezko Batzorde Betearazlea izango du lehen aldiz.
Horrela, Batzorde Betearazlea paritarioa izango da eta Mitxel Lakuntza Vicario (idazkari nagusia), Amaia Muñoa Capron-Manieux (idazkari nagusiaren ondokoa. Amaia Aierbe Beloki (Zerbitzu Juridikoak), Xabi Anza Olarra (Prestakuntza. Iparralde) eta Leire Gallego López de Goikoetxea (Gizarte Ekintza. Immigrazioa. Genero-berdintasunerako politikak).
Ivan Gimenez izango da Komunikazioko buru; Pello Igeregi Santamaría (Negoziazio Kolektiboa. Lan-osasuna. Euskara), Alazne Mantxola Mintegi (Diruzaintza), Mikel Noval Fernández (Gizarte Politikak. Ikasketen Gabienetea. Leire Txakartegi Iramategi (Antolakuntza), Joseba Villarreal Olaizola (Hauteskunde sindikalak. Afiliazioa. Ekintza konfederalak), eta Ane Miren Zelaia Arieta-Araunabeña (Sindikalizazioa. Plangintza. Genero-berdintasunerako plan estrategikoa).