Burtsek Hegoafrikan atzemandako COVID aldaera berrien bilakaeraren zain hasi dute astea, kutsakorragoak izan baitaitezke, eta horrek mundu osoko merkatuen gainbehera ekarri zuen joan den ostiralean.

Zentzu horretan, Jose Luis Herrera Banco Big bankuko analistak Eferi adierazi dionez, “Merkatuak koronabirusaren aldaera berriaren eraginari buruz ezagutzen diren albisteak interpretatzeko moduaren araberakoa izango da guztia”, eta “merkatua informazio horrekiko sentikorra bada, kaltetuenak aisialdiarekin, turismoarekin eta bidaiekin lotutako konpainiak izango dira”, aurreratu du.

Egilea Andoni Beitia