Euskal AEko azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 2,0ko jaitsiera izan dute 2021eko urrian, aurreko urteko hil beraren aldean, prezio finkoetan, Eustaten datuen arabera. Aurreko hilaren aldean, aldiz, hil arteko % 0,6ko hazkundea izan da.

Urtea hasi zenetik, 2021eko lehen hamar hilabeteetako bilakaera metatua positiboa izan da, salmentak % 0,5 igo baitira aurreko urteko aldi metatu beraren aldean.

Urte arteko terminoetan, merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmenten beherakada elikagaietan izan den beherakadaren (% 3,1) ondorio izan da; izan ere, gainerako produktetan % 0,3ko aldakuntza positiboa izan da.

Salmenten urte arteko bilakaera ez da uniformea lurralde historikoen arabera. Gipuzkoan eta Araban salmentek % 5,0 eta % 2,8 egin dute behera, hurrenez hurren, eta, Bizkaian, salmentak 2020ko urriko maila berean daude (% 0,0ko aldakuntza).

2021eko irailarekin alderatuta, urriko salmentek merkataritza-azalera handietan eta elikadura-kate handietan jarraitu dute gora egiten, bi produktu motetan. Hala, elikagaien salmentek % 0,3 egin dute gora eta gainerako produktuenek, % 1,2.

Hilen arteko bilakaera positiboa izan da hiru lurralde historikoetan. Araban, hilen arteko igoera % 1,2koa izan da; Gipuzkoan, % 0,8koa, eta, Bizkaian, % 0,4koa.

2021eko urtarriletik urrira bitarteko metatuan, elikagaien salmenten indizeak % 3,4ko jaitsiera izan du, aurreko urteko aldi metatu berarekin alderatuta. Gainerako produktuen salmenten bilakaera, berriz, positiboa izan da, 2020ko aldi metatu berean baino % 9,5 handiagoa.

Lurralde historikoen arabera, aurten, orain arte, aldakuntza metatua positiboa da Bizkaian (% 2,4) eta Araban (% 1,5), eta Gipuzkoan, berriz, 2021eko lehen hamar hiletan, salmenta metatuak 2020ko aldi berekoak baino % 3,3 baxuagoak izan dira.

Euskal AEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako enplegatuen indizea, 2021eko urrian, egonkor matendu da, aurreko hilarekin alderatuta (% 0,0ko aldakuntza). Aurreko urteko hil berarekin alderatuta, berriz, pertsonalaren indizeak % 4,2 egin du gora. 2021eko lehen hamar hiletako metatuan, igoera % 3,9koa izan da.

Egilea Andoni Beitia