Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk aurrekontuen inguruko akordioa itxi dute, eta koalizio abertzalea abstenitu egingo da EAEko Kontuen bozketan. Akordioa 253 milioikoa da guztira. Horietatik, 176 milioi neurri ekonomiko desberdinetarako dira, eta 77, berriz, hartu diren akordio politikoen barruan; zehazki, I+G+Bri buruzko akordio bat, agiri bateratu batean jakinarazi dutenez.
Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak itxi dute akordioa, eta, horri esker, Legebiltzarreko gehiengoa handitu ahal izango da Euskadiko Aurrekontuen onarpenean, Eusko Jaurlaritzaren gehiengo absolutua dela eta.
Guztira, 176 milioiko balioa duten neurriak itxi dira, eta EH Bilduk proposatutako sei neurri politikoetatik hirutan akordioa lortu da. Zehazki, I+G+Bri buruzko akordio politikoak 77 milioi euroko zenbatekoa suposatzen du, eta kopuru orokorra 253 milioikoa da.
Larrialdi klimatikoan adostutako neurriak 120 milioikoak dira, I+G+b arloan aipatutako akordioa 77 milioi eurokoa da, osasunak 30 milioiko gastu gehigarria dakar, politika sozialetan 20 milioi gehiago sartzen dira, ongizate energetikoan 4 milioiko zuzkidura adostu da eta gazteen emantzipaziorako 2 milioi bideratuko dira.