Eustaten datuen arabera, Euskal AEko eraikuntzaren jarduerak, balio nominaletan, % 4,1eko urte arteko hazkundea izan du 2021eko hirugarren hiruhilekoan, dagozkion egutegi-ondorioak atera ondoren.

Eraikuntzaren sektorearen urte arteko hazkundea, hiruhileko honetan, Obra Zibilaren ( % 5,1) eta Eraikuntzaren ( % 3,9) portaerengatik azaltzen da, 2020ko hirugarren hiruhilekoaren aldean.

Aurten, orain arte, sektoreak % 5,9ko igoera izan du bere jardueran, 2020ko aldi metatu berarekin alderatuta. Etxegintzaren kasuan, urteko metatua % 6,3 hazi da, eta Obra Zibilekoa, berriz, % 3,5.

Sektorearen 2021eko hirugarren hiruhileko honetako jarduera aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero, behin urtaroen eraginak zuzenduta, % 1,3ko igoera ikusten da. Etxegintzak hiruhileko arteko bilakaera positiboa izan du, % 0,1ekoa, eta Obra Zibilak % 9,4 egin du gora, aurreko hiruhilekoaren aldean.

Azkenik, eta urtaro-eraginik gabeko terminoetan, Eraikuntzaren sektoreko enplegatuen kopurua % 0,3 jaitsi da 2021eko hirugarren hiruhilekoan, 2021eko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Egilea Andoni Beitia