Espainiak, Frantziak, Italiak, Greziak eta Errumaniak Europar Batasuneko (EB) merkatu elektrikoaren erreforma eskatu zuten asteazken honetan, Alemaniak, Herbehereek eta beste zazpi herrialdek kontrakoa eskatu ostean, Europako Batzordeak defendatzen duen jarreraren ildotik.

“Baliteke merkatuaren egungo diseinua etorkizunerako prestatuta ez egotea, eta, beraz, 2030erako elektrizitatearen barne-merkatuaren egokitasunari eta funtzionamenduari buruzko ebaluazio sakon bat lehenbailehen hastea”, adierazi dute bost herrialde horiek adierazpen bateratu batean.

Egilea Andoni Beitia