Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailaren eta Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioaren datuen arabera, 650 langabe gutxiago daude izena emanda Euskadiko enplegu-zerbitzu publikoen bulegoetan, urrian baino ( % -0,55).

Kopuru hori 2020ko azaroan baino 14.657 langabe gutxiago dira (-%11,05), nahiz eta oraindik 540 langabe gehiago dauden iazko otsailean, osasun-krisia hasi aurreko azken hilabetean.

Bai hileko bilakaeran, bai urte artekoan, Euskal Autonomia Erkidegoan langabezia Estatuko batez bestekoaren azpitik murriztu da azaroan, % 2,28 jaitsi baita urrikoarekin alderatuta, eta % 17,36 2020ko azaroarekin alderatuta.

Egilea Andoni Beitia