Espainiako Bankuak uste du hornidura-kate globaletako botila-lepoek murrizketa “nabarmena” eragin lezaketela Espainiako BPGaren hazkunde-tasan, urte honen amaieran eta 2022an. Zehazki, erakundearen arabera, “Disrupzio” horiek bi eta hiru hamarren artean kenduko dizkiote 2021eko BPGari, eta bost eta bederatzi hamarren artean 2022an, “Kontrako efektua, nazioarteko ondorioek paper nabarmena izango luketelarik”. Sektore-mailan, Espainiako Bankuak adierazi du botila-lepo horiek Espainiako BPGaren gainean duten eragin kaltegarri gehiena asaldura horiek automobilaren sektorean duten eragin negatiboarekin lotuta dagoela. Gaineratu duenez, “Koherentea da sektore horren pisu eta garrantzi handiarekin” Espainiako ekonomian.

Egilea Andoni Beitia