Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako ministroak atzo adierazi zuenez, Europar Batasunean “gero eta ulermen handiagoa” dago merkatu elektrikoaren erreformari ekiteko Espainiak egindako eskaeraren inguruan, kontsumitzaileak babesteko eta argiaren prezioa energiaren kostu errealera egokitzeko. Hogeita zazpi herrialdeetako Energia ministroen bileraren ostean egindako adierazpenetan, Riberak “positibotzat” jo zuen topaketa, Europan energiaren prezioen igoerari buruzko eztabaida “ireki eta zintzoa” izan ondoren.

Egilea Andoni Beitia