Topsides proiektua euskal zentroak koordinatzen du, Polymat-UPV/EHU eta Cromogenia-Units, S.A. enpresa kataluniarraren partaidetzarekin, eta EBko Next Generation funtsekin finantzatutako Estatuko Ikerketa Agentziaren ‘Sozietatearen Erronkak’ I+G+b Programaren 2021eko deialdian sartu da.

Basque Research & Technology Alliance-BRTAko kide den CIC energiGUNEk, energia termikoaren biltegiratzean, baterietan biltegiratzean eta hidrogeno-teknologietan erreferentea den euskal ikerketa-zentroak, sodio-ioien bateria-prototipo bat garatzeko lanei ekin die, teknologia hori litioan oinarritutako egungo ereduaren alternatiba gisa garatu ahal izateko. Ikerketa Topsides proiektuaren barruan kokatzen da. CIC energiGUNEk koordinatzen du eta UPV/EHUko Polymat eta Cromogenia-Units enpresak ere parte hartzen dute. Next Generation funtsekin finantzatutako Ikerketako Estatu Agentziaren I+G+b sozietatearen erronkak programaren azken laguntza-deialdian sartu da.

«Sodio ioien teknologia etorkizun handienetakoa du eta energia biltegiratzeko sistemen hurrengo belaunaldiaren buru izateko abantaila gehien eskaintzen ditu», ziurtatu du Montserrat Galceran Mestres doktoreak, Na-ionen CIC energiGUNEren ikerketa lerroaren arduradunak. «Litioaren antzeko kimika bat erakusteari esker, sodio-bateriak alternatiba bikaina dira biltegiratze egonkorrerako, lehengaien ugaritasuna, iraunkortasuna eta kostu txikiagoa direla eta, batez ere litio-baliabideen mugaketa kontuan hartzen badugu, eta auto elektrikoaren garapenean bideratutako teknologia denez».

Topsidesek orain arte teknologia honen garapen integrala eragotzi duten erronka nagusiak jorratuko ditu, hala nola, errendimendu handiko gelaxken, katodoen eta anodoen diseinua eta elektrolito aurreratuak. Ildo horretan, energia biltegiratzeko ahalmen handia duten elektrodoak eta poly (ionic liquid) s eta redox polymers direlakoetan oinarritutako elektrolitoak erabiliko dira batez ere, eta horiek abantailak ekarriko dituzte sodio-baterietako gelaxken energia-dentsitateari eta segurtasunari dagokienez.

Zehazki, materialetan egindako aurrerapenek honako hauek hartuko dituzte barne: sodio fosfatoetan oinarritutako tentsio handiko katodoen garapena, likido ionikoetan eta polimeroetan oinarritutako elektrolito berriak, sodio metalikozko anodo aurreratuak, eta PET hondakin plastikoetatik lortutako anodo berde alternatiboak. Material berri horiek garatzeko, kontuan hartuko dira kostu txikiko aitzindari ugarien erabilera, lehengai kritikoen ordezkapena eta ingurumen-inpaktu txikiko material birziklagarrien erabilera.

Topsidesen azken helburua da metal-sodio bateria bat egoera solidoan garatzea, botoi-gelaxka baten konfigurazioarekin, errendimendu elektrokimikoari, zahartze-prozesuaren ikerketari eta bideragarritasun teknologikoaren azterketari dagokienez ebaluatu ahal izateko.

Galceránek gogorarazi duenez, proiektu honek Europako funtsezko estrategiei laguntzen die, hala nola Battery 2030+ eta EBko Green Deal estrategiei, eta energia biltegiratzea etorkizunean Europan garatzeko plataforma gisa jarduten du. «Topsidesen arrakastak eragin nabarmena izango du gizartean, litiozko ioien teknologiak ez diren baterien teknologiak garatuz eta ingurumenarekiko lagunkoiak diren materialak erabiliz, bai eta emaitzak industriara transferituz ere, energiaren biltegiratzea bezalako funtsezko eremu batean».
Gaur egun, CIC energiGUNE nazioarteko erreferentziazko zentro garrantzitsuenetako bat da ion-sodio bateriaren esparruan. Teknologia hori funtsezkoa izan daiteke lasterketan ion-litio bateria beste material jasangarriago eta ugariagoekin ordezkatzeko edo osatzeko, batez ere CALT fabrikatzaile txinatarrak 2023rako ion-sodio baterien merkatuan sartuko dela iragarri ondoren.

Egilea Andoni Beitia