MCCk 180 milioi baino gehiago inbertitzen ditu urtean berrikuntzan
Berrikuntza, jasangarritasuna eta eraldaketa digitala dira Mondragon Korporazioaren hurrengo urteetarako ibilbide-orria markatzen duten ardatzak. Amaia Ferrok, Enpresen Garapeneko arduradunak, hiru arlo horietan erronkei ekitearen garrantzia azpimarratu du negozio-eredu berriak sortzeko…