Eusko Jaurlaritzak duela hiru urte ezarri zuen langabezia-tasa % 10etik jaisteko helburua. Ez zen erraza. Oraindik ez genekien pandemiak gure ehun ekonomikoan zuen benetako eragina, eta, ondoren, Ukrainako gerrak eragindako ziurgabetasunak gehitu ziren. Bigarren hiruhileko honetan langabezia-tasa hiru puntu eta erdi baino gehiago jaitsi da, duela hiru urteko aldi beraren aldean.Tasarik txikiena da duela 14 urte baino gehiagotik, 2008tik.

Idoia Mendia Lehendakariordearen ustez, gogoan dute lan bila jarraitzen duten pertsona guztiak, baina datu berri honek enpleguaren ezohiko portaera berresten du, ziurgabetasun garai hauetan adierazle ekonomikorik sendoena baita. “Eta horrek erakusten du gobernuek enplegua eta enpresak babesteko dituzten politika publikoak eta gizarte-eragileen konpromisoa izan direla egin dugun herrialdeko inbertsiorik onena. Hori dela eta, arrakasta horrek gogorarazten digu Euskadiko eta Espainiako Gobernuek, aldundietakoek eta udaletakoek, enpresen eta langileen ordezkariekin batera ibiltzearen balioa, politika publikoek kalitatezko enpleguan aurrera egin dezaten, datuek erakusten baitute hobekien asmatu dutela”, gaineratu du Mendiak.