ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek manifestazioak deitu dituzte urtarrilaren 30erako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, Espainiako Gobernuak, CEOEk, CCOOk eta UGTk adostutako lan-erreformaren aurka.

Sindikatu horietako ordezkariek, Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak eta Garbiñe Araburu LABeko idazkari nagusiak, Bilbon emandako prentsaurrekoan aurkeztu dute mobilizazioa.

Martxak eguerdiko hamabietan egingo dira, “Lan erreforma honi ez” lelopean, eta mobilizazioek beste aldarrikapen batzuk ere izango dituzte, hala nola lan-harremanen euskal esparruaren defentsa eta “kaleratze merkeari” uko egitea. Gainera, iragarri dutenez, lan-erreforma bozkatu aurreko egunean lantokietan elkarretaratzeak deituko dituzte.

Agerraldian, euskal langileentzat “hain garrantzitsua den gai bati buruzko erabakiak Madrilen hartzea” salatu dute, eta horrek, euren ustez, Euskadiren eta Nafarroaren “autogobernuaren mugak agerian uzten ditu”.

Egilea Andoni Beitia