Denartean merkatarien elkarteak elkarretaratzea egingo du astelehen honetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, Donostian, Ticket Bai faktura elektronikoaren sistema ezartzearen aurka.

Kontzentrazioa arratsaldeko ordu bietan izango da, Dendartean-ek jakinarazi duenez, “Gipuzkoako saltoki txikiak haserre daude Aldundiak Ticket Bai fakturazio sistema berria ezarri nahi duelako. Azken orduko aldaketarik ez badago, azaroaren 1etik aurrera milaka negozio txiki fakturatzeko modua aldatuko da”.

Dendartean-ek Gipuzkoako 2.200 saltoki baino gehiago ordezkatzen ditu, eta azaldu du “hilabeteak” daramatzala “Foru Aldundiko Ogasun Sailarekin harremanetan” sektorearen sentimendua helarazteko eta “bai Tiketa ez ezartzeko edo, gutxienez, egin nahi den moduan aldaketak egiteko” eskatuz.

Egilea Andoni Beitia