ELA, LAB eta ESK sindikatuek joan den asteazkenerako Gasteizko Mercedes Benz lantegian deitutako grebak % 95eko jarraipena izan du lantegian, zuzendaritzak CCOO, UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek osatutako gehiengo sindikalarekin hitzarmenari buruzko aurreakordioa lortu eta biharamunean, Igor Guevara enpresa-batzordeko presidenteak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Aurreakordio horrek ez zuen ELAren, LABen eta ESKren babesik izan; izan ere, asteazkenerako deituta zuten grebari eutsi zioten, eta gaur bertan, goizeko hamarretatik aurrera, langileen batzar bat egingo dute, egoeraren berri emateko eta ostegun eta ostiralerako deituta dituzten lanuzteei eutsi ala ez bozkatzeko.

Bestalde, enpresako zuzendaritzak adierazi zuen “oso akordio ona” zela eta lantegi horretarako aurreikusitako 1.200 milioiko inbertsioa “gaitu” zela. CCOO, UGT, Ekintza eta PIM sindikatuek erreferendum bat deitu dute astelehenerako, hilaren 18rako, lortutako akordioa babesten den ala ez bozkatzeko.

Igor Guevarak adierazi duenez, gaurko grebaren babesarekin, aurreakordio hori errefusatu da eta, batez ere, KPIri lotutako soldata-igoerarik ez egotea.

Egilea Andoni Beitia