Joan den abenduan Euskadin sinatutako kontratuen % 36,8a lanaldi partzialekoak izan ziren. Kontratazio-modalitate hori % 46,5ekoa da emakumeen kasuan eta % 25,9koa gizonen kasuan. Gainera, kontratu mugagabeen % 32,8 lanaldi partzialekoak dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera.

Hauek dira lanaldi partzialeko kontratazioaren ehuneko handiena duten jarduera ekonomikoak: ostalaritza ( % 65,1), beste zerbitzu batzuk ( % 56,9) eta etxeetako jarduerak
( % 54,8). Okupazio-profilen arabera, lanaldi partzialeko kontratazioan gehien nabarmentzen dena zerbitzuetako langileena da ( % 51,2), eta gutxien, artisauena eta kualifikatutako langileena ( % 13,4).

ABLE bidezko kontratazioak behera
Abenduan sinatutako kontratuen % 24,3 aldi baterako laneko enpresen bidez egin ziren. 2022ko azaroarekin alderatuta, aldi baterako laneko enpresen kontratazioa % 19 jaitsi da, eta 2021eko abenduarekin alderatuta, % 40,3. Kontratatu berrien batez besteko adina 36,33 urtekoa da, eta gizonena (36,01 urte) emakumeena (36,61 urte) baino txikiagoa. Kontratatutako pertsonarik gazteenak Araban (35,38 urte) eta helduenak Bizkaian (36,81 urte) izan dira.

Lanaldi partzialerako kontratatutako pertsonak gazteagoak dira lanaldi osorako kontratatutakoak baino (35,47 urte eta 36,87 urte, hurrenez hurren). Alde hori nabarmenagoa da sexuen arabera; izan ere, lanaldi partzialeko kontratua duten gizonen batez besteko adina 34,18 urtekoa da, eta emakumeena, berriz, 36,12koa.