Azukrea, esnea eta patatak dira Nafarroan azken urtean gehien garestitu diren hiru produktuak: % 33,4, % 23,4 eta % 20,1, hurrenez hurren. Hamar produktu inflazionistenen rankinga beste elikagai prestakin batzuekin osatzen da: zerealak, olioak, haragiak, esnekiak, ura eta freskagarriak, eta lekale eta barazki freskoak. Horien igoerak % 18,9 eta % 13,5 artekoak dira.

Erosketa-saskia hamabi hilabete horietan gehien hazi den kontsumo-taldea da, % 12,7ko batez besteko igoera izan baitu maiatzean, aurreko urteko hil beraren aldean. Hala ere, martxoan % 16,6ko gailurrera iritsi ondoren, apirilean eta maiatzean igoera hori moteldu egin da.

Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) hamarren bat jaitsi da maiatzean Nafarroan, aurreko hilabetearen aldean, eta urte arteko tasa % 3,6an kokatu da Foru Erkidegoan. Aurten, prezioak % 1,3 igo dira.