Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoen S4 Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, bi laguntza-deialdi ebatzi ditu, guztira 3.749.764,75 euro batzen dituztenak. Laguntza horien helburua da, batetik, industria-sektoreko enpresa txiki eta ertainei baita enpresa handiei laguntzea eraginkortasun energetikoko jarduketak egin ditzaten, eta, bestetik, garraio-flotaren eraldaketa sustatzea.

Lehenengo ebazpenak 2.049.264,75 euroko zenbatekoa izan du, eta ETEek eta industria-sektoreko enpresa handiek energia-eraginkortasuneko jarduketak egin ahal izateko erabiliko da. Deialdiak hainbat jarduera biltzen ditu, hainbat helbururekin. Kasu honetan, emakida guztiak 1. jarduketakoak dira, industria-ekipo eta -prozesuetan teknologia hobetzera bideratuak.

Bigarren ebazpena errepideko garraio-zerbitzuak ematen dituzten enpresa pribatuen bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko flotak eraldatzeko laguntzen deialdiari dagokio. Kasu honetan, 1.690.500 euroko laguntzak eman dira Next Generation funtsetatik. Guztira lau laguntza eman dira, 3.273.000 euro guztira.