Jose Ignacio Goirigolzarri Caixabankeko presidenteak eta Gonzalo Gortazar kontseilari delegatuak “Batasuna, konfiantza eta ardura” mezua helarazi zieten atzo langileei integrazioaren erronkaren aurrean, 2021ean zehar osasun eta ekonomia krisiaren kudeaketarekin batera garatuko dena.

Caixabanken eta Bankiaren arteko bat-egite legalaren itxieraren osteko lehen egun operatiboan, martxoaren 26an, presidentea eta CEO modu telematikoan bildu ziren erakundeko 8.000 bat zuzendarirekin, ostiralean bideo instituzional baten bidez langileengana jo ostean, Caixabankek ohar batean jakinarazi duenez.

Goirigolzarri “pozik eta harro” agertu zen “herrialdeko lehen finantza taldea izateagatik”, baina, aldi berean, erantzukizuna eta aurre egin beharreko ingurune konplexua azpimarratu zituen.

Egilea Andoni Beitia