Electroaceros asteartetik aurrera joango da grebara

Electroaceroseko langileek greba mugagabea hasiko dute ekainaren 1ean, enpresaren “kudeaketa negargarria” salatzeko eta lantegiko gerentziari irtenbidea eskatzeko.

LABek ohar batean adierazi duenez, Electroaceros enpresak “37 langile ditu” eta “gehienak 50 urtetik gorakoak dira”. Gainera, “Bizitza osoa daramate enpresa honentzat lanean”, azpimarratu zuen; eta “urte hauetan guztietan, konpainia honek aurrera jarraitu badu, neurri handi batean bakoitzaren ahaleginagatik eta dedikazioagatik izan da”, gaineratu zuen.