MAIALEN MUSATADI / 2019-11-25/ Sprilur-ek, SPRI Taldearen eta Ekonomia Garapen eta Azìegitura Sailaren menpeko erakundeak, kudeatzen duen Gasteizko Azucarera eraikinean lau enpresa berri kokatu dira 2019an. Enpresa berri horiek teknologia, aholkularitza eta energia sektoreetakoak dira, eta horiei esker, Azucarera eraikinean 280 langile enplegatzen dituzten 14 enpresa daude guztira.
Eraikinean instalatutako enpresek 3.259 m2ko azalera okupatzen dute, hau da, eraikin osoaren azalera erabilgarriaren % 56. Lau enpresa berri horiek beste 1.125 m2 eskatu dituzte bulegoetarako eta 230 langile gehiago ekarri dituzte eraikinera. Azucarera eraikinera iritsi berri diren enpresetako batzuk hauek dira: OMEGA PHERIPALS, OPTIMITE, T-SYSTEMS eta IBERMATICA. Aipatutako azkena 2018an kokatu zen Azucareran eta azken hiruhileko honetan, bere espazioa handitu du, 762 m² izatetik 1.257 m²-raino.
Gauzak horrela, eraikinak sartu berri diren jarduerak ondorengoak dira: aholkularitza eta zerbitzu informatikoak, IKTen inplementazioa eta IKT alorreko biltegiratze eta segurtasun-soluzioak, industria-sektoreari zuzendutako teknologia arloko euskarri globaleko zerbitzuak, multinazional eta erakundeentzako zerbitzuak.
Halaber, eraikina birgaitu ondoren, Sprilur-ek 5.815 m2ko azalera duten 40 bulego atondu zituen; eta egun, 18 lokal gelditzen dira libre (2.556 m²), denak 100 m2tik gorakoak. Horrelako lokal bat eskuratzeko alokairu-kontratu bat egin behar da. Azucarera eraikina kokaleku estrategikoan dago, Arabako hiriburuko erdigunetik oso hurbil, eta balio teknologiko eta berritzaile handiko enpresak ostatatzen ditu.
Egun, hauek dira Azucarera eraikinean kokatuta dauden enpresak: AJEBASK, ARGOLABE, DINALAN, IBERMÁTICA, GFI, GUESA, MERKATU, NEXTEL-S21, OMEGA PHERIPALS, OPTIMITIVE, SGAR, STANSOL, SCHWEPPES, TAURUS-SOLAC, T-SYSTEMS.