EAEk 18.305 langile zenbatu ditu ekaineko itxieran aldi baterako erregulazio espedienteetan (ABEEE), maiatzean baino 4.214 gutxiago. Horietatik 8.328 gizonak dira eta 9.997 emakumeak.

Estatuan, guztira, 447.800 langile zeuden lanik gabe, hau da, maiatzean baino 44.692 gutxiago, espedientearen alta dataren arabera, eta 94.322 gutxiago eskaera dataren arabera, Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak jakitera eman duenez.

José Luis Escrivák zuzentzen duen sailak azaldu zuen espedientea eskatzeko datak eta ondorioak desberdinak izan daitezkeela, jakinarazpen-dataren eta ondorioak sortzen dituen dataren artean “nolabaiteko desberdintasuna” dagoelako. Hala, gerta liteke enpresa batek ekainean jakinaraztea Gizarte Segurantzari bere langileentzako enplegu-erregulazioko espediente bat, nahiz eta ondorioak aurreko data batean izan, adibidez apirilean.

Ministerioak nabarmendu duenez, kobideari lotutako lanpostuak etenda dituzten langileen kopuruak maila apalenean kokatu dira ekainean, pandemia hasi zenetik. 2020ko maiatzetik, 3,6 milioi langile ERTEn zeudenetik, ia % 90ek bertan behera utzi du, eta hirugarren olatuaren gailurretik, otsailetik, milioi erdi langile baino gehiago suspertu dira.

Ministerioaren arabera, txertaketa kanpainaren aurrerapenak eta kobidari aurre egiteko murrizketa administratiboen erlaxazioak langile esekien beherakada eragin dute. Sektoreko kontzentrazio handia dago; izan ere, babestutako langileen % 25,5 ostalaritzakoak dira (janarien eta edarien zerbitzua), eta 114.174 kaltetu daude.

Jarduera hori, ostatu-zerbitzuekin batera, ABEEn dauden langileen % 43,1ek egiten dute. Zehazki, ostatu-zerbitzuetan 78.789 langile daude enplegua etenda, tresna horrek babesten dituen langile guztien % 17,6. Guztira, afiliatu guztien % 3,02 zeuden enplegu-erregulazioko espediente batean ekainean.

Egilea Andoni Beitia