ELAk “negargarritzat” jo du Sidenorren zuzendaritzak eta CCOO, UGT eta USO sindikatuek euskal siderurgia-taldearen hitzarmenerako lortutako akordioa. Atzo kaleratutako ohar batean, sindikatu abertzaleak adierazi zuen akordio horrek “langileak pobretu” egiten dituela “enpresaren onurarako soilik”, eta haren iraupen luzeak (bost urte) “duela hamarkada bateko murrizketak” eta kontratazioaren iruzurra kronifikatuko dituela.

Itundutako % 2,5eko soldata-igoerak langileen erosteko ahalmenaren galera gaur egun % 5,6an dagoen KPIarekin konpentsatzen ez duela kritikatu du, eta 2022ko 1.000 euroko ordainsaria, “Igoera barregarri hori” arintzeko adostutakoa, 2022an bakarrik ordaintzen dela. Gainera, soldata-igoerak “oso baxuak” direla uste du.

Egilea Andoni Beitia