Artechek eta Hitachi Energyk joint venture bat iragarri dute Arteche Gas Insulated Transformersen (AGIT), izaera ekologikoko gas jasangarriko transformadore isolatuen merkatuan elkarrekin lan egiteko helburuarekin. Aliantza horretan, Artechek % 51ko partaidetza izango du, eta Hitachi Energyk gainerako % 49a.

Eragiketa horren bidez, AGITek bere posizio komertziala hobetu nahi du maila globalean, eta beste urrats bat da Artecheren hazkunde ez-organikoaren barruan, 2023rako Plan Estrategikoan jasotakoaren barruan. Plan horren helburua da 325 milioi eurotik gorako fakturazioa lortzea, bai eta ustiapeneko irabazi gordinaren marjina hobetzea ere.

Arteche Gas Insulated Transformersek lantegi bat du Gasteizen, Jundizko industrialdean, eta aliantza hori bultzatzen duten konpainiek aurreikusi dute joint venture horrek fakturazioa bultzatuko duela datozen bost urteetan, eta horrek ere zuzenean eragingo duela enpresaren enpleguaren hazkundean.

Egilea Andoni Beitia