47 urteko gizonezko bat hil da astelehen honetan Gasteizen, eraikin bateko fatxadan lanean ari zela lurrera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Gertaera 12: 00ak baino minutu batzuk lehenago izan da. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, Gasteizko Olarizu etorbideko eraikin bateko fatxadan lanean ari zen langile bat erori egin da.

Osalaneko arduradunak, ertzainak eta osasun-langileak bertaratu dira, baina heriotza baieztatu besterik ezin izan dute egin. Ikerketa bat ireki da gertakaria argitzeko.

Egilea Andoni Beitia