Munduko Ekonomia Foroak industria-elkarteak emisio garbietara igarotzeko ekimena osatzen duten munduko klusterren lehen topaketa egingo du joan den ostegunetik ostiralera BECen eta Accenture negozio-aholkularitzak Zamudion duen egoitzan. Topaketa horretan parte hartzen dute Hynet Cluster eta Zero Carbon Humber (Erresuma Batua), Kwinana Industrial Area (Australia), Chemelot (Herbehereak) eta Basque Net Zero Industrial Super Cluster elkarteek.

Ekimenean parte hartzen duten nazioarteko klusterrak konektatzera, ekimenaren gobernantza-eredua zehaztera eta Basque Net Zero Industrial Super Clusterraren ezaugarri eta aktibo nagusiak ezagutzera bideratuta daude saioak.

Gainera, ekitaldiak denbora tarte bat gordetzen du kluster potentzialekin konektatzeko, eta laster ekimenarekin bat egitea aurreikusten dute. Kluster industrialen trantsiziorako proposamena Munduko Ekonomia Foroak sustatzen du, The Electric Power Research Institute (EPRI) eta Accenture erakundeekin, 2050. urtean zero emisio garbi lortzeko helburuarekin. Basque Net Zero Industrial Super Cluster, udazkenean hasi zena, Ekonomia Foroak sustatutako ekimenean parte hartzera gonbidatutako lau eskualde-proiektuetako bat da.

Avatar

Egilea Andoni Beitia