Startup eta proiektu ekintzaileetan parte hartzea aukera erakargarrienetakoa da inbertitzaileentzat gaur egun. Hala ere, teknologia disruptiboak, fiskalizazioa, negoziazio-faseak edo arriskua erreserbak izan daitezke inbertitzeari ekiteko orduan.

Horregatik, BIC Arabak inbertsio-tailer bat antolatu du zalantzak argitzeko eta metodologiak eta estrategiak ezagutzeko, interesa duen edonorentzat, nahiz eta sektore horretan esperientziarik ez izan.

Hiru jardunalditan (maiatzaren 26an eta 27an eta ekainaren 2an), startup eta inbertsioen aholkularitzan esperientzia handia duten hainbat adituk ekintzaileekiko harremanean, aukeren azterketan, bazkideekiko itunean edo errentagarritasunaren jarraipenean sakonduko dute.

Azken saioa, ekainaren 2an, inbertsio-foro batekin amaituko da. Foro horretan benetako proiektuak aurkeztuko dira eta parte-hartzaileek sakonago ezagutu ahal izango dute inbertsio-aukeraren bat.

BIC Arabak, Eusko Jaurlaritzak SPRIren bidez, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak partaidetutako sozietate publikoak , duela hiru hamarkada baino gehiagotik oinarri teknologikoko enpresa-ekimenak sortzen eta sendotzen laguntzen duenak, inbertsio tradizionalaren alternatiba horiek ezagutzearen garrantzia nabarmentzen du.

Gure etorkizuneko enpresa-sareari laguntzea da kontua, eta, egungo egoera ekonomikoa kontuan hartuta, startup batean inbertitzea aukera interesgarria izan daiteke, David Montero BIC Arabako zuzendariak adierazi duenez.


Inbertsio-tailerra doakoa da.

Avatar

Egilea Andoni Beitia