Espainiako estatuko Gobernuak errefusatu egin du BBVAk Sabadellen aurka egindako EEPa

Gobernuak errefusatu egin du BBVAk Sabadell bankuaren % 100aren gainean “forman zein funtsean” egindako erosteko eskaintza publikoa, Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioko iturriek Europa Pressi adierazi diotenez.

Iturri horiek ohartarazi dutenez, eragiketa horrek “eragin kaltegarri potentzialak” ditu Espainiako estatuko finantza-sisteman, kontzentrazio-maila handitzea ekarriko lukeelako, eta horrek “eragin negatiboa izan dezakeelako enpleguan eta finantza-zerbitzuen eskaintzan”.

“Kontzentrazio maila handiegiak finantza-egonkortasunari arrisku potentzial gehigarria ekarriko lioke, Espainiako Bankuko gobernadoreak atzo adierazi zuen bezala”, adierazi dute Ministerioko iturriek.

Era berean, Espainiako estatuko Gobernuaren ustez, eragiketak lurralde-kohesioari ere eragingo lioke, finantza-erakunde horiek lurraldean duten presentziagatik.

“Espainiak finantza-sistema sendoa eta kaudimenduna du gaur egun. Gure eginbeharra finantza-sistema sendo bat mantentzea da, gure ekonomiaren hazkundean eta finantza-inklusiorako eta bezeroen babeserako agendan laguntzen jarraituko duena”, adierazi dute Carlos Cuerpo buru duen Ministeriotik.