2020ko urrian EAEko industria-prezioak % 1,0 jaitsi dira aurreko hilarekin alderatuta, Eustatek kaleratutako datuen arabera. Urte arteko tasa, azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldaketa jasotzen duena, -% 6,0koa da.

Azterketa zehatzago batek agerian uzten duenez, honako hauek izan dira 2020ko urrian prezioetan hazkunde nabarmenenak erregistratu dituzten sektoreak: koke-lantegiak eta petrolio-findegiak (% 1,8ko igoera), elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 0,9 igoera) eta farmazia-produktuen fabrikazioa (% 0,8). Bestalde, energia elektrikoa, gasa eta lurruna eta erauzketa-industrietan erregistratu dira beherakada handienak, % 7,5 eta % 1,9koak, hurrenez hurren.

Egilea Admin