Sektore publikoa apirilaren 22ko grebarako prestatzen ari da

Deitzaileen arabera, sektore publikoko milaka langile mobilizatu ziren berriro atzo eta lantokien aurrean elkarretaratzea egin zuten enplegu publikoa sortzea eta aldi baterako kontratuak sendotzea eskatzeko.

ELA, LAB, CCOO, SATSE, Steilas eta esk sindikatuek deitu zuten mobilizazioa, apirilaren 22rako iragarri duten grebaren aurretik.

Zehaztu dutenez, atzo elkarretaratzeak egin zituzten EAEko hiru hiriburuetako udaletxeen aurrean, baita beste udaletxe batzuen aurrean ere, hala nola Irunen, Eibarren, Durangon, Gernikan, Getxon eta Laudion.

Administrazio orokorreko langileak Eusko Jaurlaritzaren hiru hiriburuetako egoitzetan ere mobilizatu ziren, eta Foru Aldundietako langileak ere bildu ziren.