Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, EAEko industria-produkzioa % 28,2 handiagoa izan da 2021eko maiatzean, 2020ko hilabete beraren aldean. 2021eko lehenengo bost hilabeteetako balantzeak industria-jarduera % 13,7 igo dela erakusten du.
Urtaroen eragina zuzenduta, 2021eko maiatza aurreko hilarekin alderatuta, ordea, EAEko industria-produkzioa % 1,7 murriztu da. Aldaketen larritasuna urte arteko terminoetan ulertze aldera, industria-jardueran izandako eragina aintzat hartu behar da, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko alarma-egoera 2020ko martxoaren 14an agindu eta hurrengo hilabeteetan.