Euroguneko Ekonomia eta Finantza ministroek gaur adierazi dutenez, prezioen igoera orokorra apurka-apurka jaisten hasiko da 2022an zehar, baina inflazioaren gailurrik handienak iaz aurreikusitakoa baino epe luzeagoan mantenduko direla onartu dute.

Hala ziurtatu zuen astelehen honetan Paschal Donohoe Eurotaldeko presidenteak ministroen bileraren osteko prentsaurrekoan, eta onartu zuen inflazioaren gaia hainbat ministrori planteatu zitzaiela.

Egilea Andoni Beitia