FAES Farmak kapitala 1,33 milioi eurotan handitu du

Akziodunen Batzar Orokorrak erabakitako dibidendu malguak gauzatutako kapital-gehikuntzaren ondorioz jaulkitako Faes Farmaren 13,36 milioi akzioak kotizatzen hasi dira Espainiako burtsetan. Euskal konpainiak jakinarazi zuen aipatutako akzioak asteartean onartu zirela Bilboko, Madrilgo, Bartzelonako eta Valentziako burtsetan kotizatzeko, izapide guztiak bete ondoren.

FAES Farmak jakinarazi zuen akzioen % 85,38ren titularrek konpainiaren titulu berriak harpidetzea erabaki zutela dibidendu malgu berriaren esparruan, bakoitzak 0,16 euroko balio nominalarekin, eta horrek 1,33 milioi euroko kapital-gehikuntza ekarri zuen. Hamabigarren dibidendu malgua da Faes Farman.