Estatua hidrogeno berdearen esportatzaile handia izan daiteke

Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziaren (IRENA) zuzendari nagusiak, Francesco La Camerak, uste du Espainiak potentziala duela hidrogeno berdearen esportatzaile handia izateko.

Efe albiste agentziari eskainitako elkarrizketa batean La Camerak adierazi duenez, “Bere kokapen geografiko pribilegiatuarekin, Europa eta Afrika iparraldearen artean, eta energia berriztagarria eta potentzialki hidrogeno berdea kostu baxuan ekoizteko aukerarekin, Espainiak potentzial handia du hidrogeno berdearen esportazioan liderra izateko”.