Euroguneko industri produkzioa % 1,5 hazi zen joan den abuztuan uztailaren aldean, eta Europar Batasunekoa, berriz, % 1,1, Eurostat EBko estatistika bulegoak jakitera eman duenez.

Urte arteko kalkuluan, industria-produkzioa % 2,5 handiagoa izan zen abuztuan diru bakarra partekatzen duten herrialdeen artean 2021eko hilabete berarekin alderatuta, eta hazkundea % 3,5ekoa izan zen hogeita zazpi herrialdeen artean.

Jarduera-arloen arabera, euroguneko kapital-ondasunen produkzioa % 2,8 hazi zen, kontsumo-ondasun iraunkorren produkzioa % 0,9 eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrena % 0,7; bitarteko ondasunena, berriz, % 0,5 jaitsi zen eta energiarena % 2,1.

Bloke komunitario osoan, kapital-ondasunen produkzioa % 2 hazi zen; kontsumo ez-iraunkorrena % 0,9 eta kontsumo iraunkorrarena % 0,3; bitarteko ondasunena % 0,4 jaitsi zen eta energiarena % 2.

Gorakada nabarmenenak Irlandan ( % 16,6), Estonian ( % 5) eta Danimarkan ( % 4,3) izan ziren; jaitsierarik handienak, berriz, Suedian ( % 7), Belgikan ( % 6,1) eta Herbehereetan ( % 1,5).

Estatuan, % 0,5eko hazkundea

Estatuaren kasuan, produkzioa % 0,5 igo zen, eta Portugalen, berriz, % 2,9.

2022ko abuztuaren eta 2021eko abuztuaren arteko alderaketan, kapital-ondasunen ekoizpena eurogunean % 8,2 hazi zen; kontsumo-ondasun iraunkorrena, % 7; kontsumo ez-iraunkorrarena, % 0,4; bitarteko ondasunena, berriz, % 0,5 jaitsi zen; eta energiarena, % 2,9.

EB osoan, 2021eko abuztutik 2022ko hilabete berera, inbertsio-ondasunen produkzioa % 8,9 bizkortu zen; kontsumo-ondasun iraunkorrena, % 4,2; kontsumo ez-iraunkorrarena, % 3,2; eta bitarteko ondasunena, % 0,1, baina energia-produkzioa % 0,5 jaitsi zen.

Datuak eskura ditugun estatu kideen artean, urteko hazkunderik handienak Bulgarian ( % 16,5), Lituanian ( % 14,4) eta Danimarkan ( % 14,1) izan dira, Belgikan ( % 10,3), Luxenburgon ( % 2,5) eta Eslovakian ( % 2) izan diren jaitsiera garrantzitsuenen aldean.

Espainiaren kasuan, urte arteko produkzioa % 5,4 igo zen, eta Portugalen, berriz, % 4,1.

Egilea Andoni Beitia