Ingurumen-ekonomiaren balio erantsi gordina (BEG) 1.390 milioi eurokoa izan da 2020an, hau da, urte horretako BPGren % 1,94, aurreko urtean baino 8 ehunen handiagoa, Eustatek prestatutako ingurumen-ondasun eta -zerbitzuen kontuko datuen arabera. 2019. urtearekin alderatuta, ingurumeneko BEGaren urte arteko tasa % 5,8 murriztu da, aldi berean ekonomia osoko barne-produktu gordinarena (% 9,7) baino jaitsiera txikiagoa.

Ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen kontua ingurumen-kontuen sistemaren parte da, eta Eurostaten metodologiari jarraituz egiten da. Kontu horiei esker, ekonomia- eta ingurumen-alderdiak modu koherentean integra daitezke Kontabilitate Nazionalaren sisteman. Ingurumen-ondasunen eta -zerbitzuen azpisektorea (ingurumen-ekonomia) honako hauek osatzen dute: batetik, ingurumena babesteko ondasunak eta zerbitzuak ekoizten dituen ekonomiaren parteak, eta, bestetik, ingurumenaren gaineko presioak murrizteko edo ezabatzeko baliabide naturalak kudeatzeko jarduerek.

Sektore ekonomikoen arabera, eta BEGari dagokionez, Zerbitzuen sektoreak egindako ekarpena nabarmentzen da 2020an (% 28,4) eta, ondoren, Erauzketa- eta manufaktura-industriak (% 25,0), Ur-hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 21,3), Eraikuntza (% 16,5), Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura (% 5,8) eta, azkenik, Lehen sektorea (% 3,0) datoz.

Joera positiboa zerbitzuen sektorean

Denboran izandako bilakaera aztertuta ondorioztatzen da sektore gehienek ingurumen-BEGa txikitzen dutela, eta Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzaren sektorea nabarmentzen da, urte arteko % 17,0ko tasa negatiboarekin, eta, ondoren, Eraikuntzak % 12,0 egin du behera eta Erauzketa- eta manufaktura-industriak –% 9,2. Azkenik, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua hornitzeko sektorea eta Ur-hornidura, saneamendu-jarduera,hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioa dira jaitsiera pixka bat txikiagoa izan dutenak (–% 6,8 eta –% 6,2, hurrenez hurren). Zerbitzuen sektorea da joera positiboa izan duen bakarra, % 3,8 egin baitu gora.

Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide (LOB) gisa neurtuta, 2020an erregistratutako enplegu guztiaren % 2,3 izan da, baina % 2,4 egin du behera, 2019arekin alderatuta.

Sektore ekonomiko bakoitzaren ingurumen-enplegua aztertzen badugu, lehenik eta behin Zerbitzuen sektorea nabarmentzen da, ingurumen-enplegu guztiaren % 30,2 hartzen baitu, 2019an baino %1,6 gehiago; ondoren, Erauzketa- eta manufaktura-industriak (% 25,0), Eraikuntza (% 20,6) eta Ur-hornidura, saneamendua eta hondakinen kudeaketa (% 20,1) daude. Bestalde, enpleguan ingurumen-ekarpen txikiena izan duten sektoreak Lehen sektorea eta Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta airearen hornidura izan dira, % 3,8rekin eta % 0,3rekin, hurrenez hurren.

Urte arteko terminoetan, 2020ko ingurumen-enpleguaren bilakaeran nabarmentzen diren sektoreak honako hauek dira: Energia elektrikoaren, gasaren, lurrunaren eta aire girotuaren hornidura, urte arteko % 24,8ko tasarekin, eta, urrun samar, Lehen sektorea, azken horrek % 8,2ko hazkundea izan baitu aurreko urtearekin alderatuta.

Bi eremu handi

Ingurumen-azpisektorea ekonomia osoarekin lotzen duten adierazle nagusiak kontuan hartuta, ingurumeneko BEGa 2020ko BPGren % 1,94 da, aurreko urtean baino 8 ehunen handiagoa, eta Lanaldi osoko enplegua enplegu osoaren % 2,29, aurreko urtean baino 9 ehunen gehiago.

Euskal AEk Estatuko ekonomiari egiten dion ekarpenari dagokionez, Euskal AEko ingurumen-ekonomiaren BEGak, 2020an, Estatuko ingurumeneko BEGaren % 5,0 sortu du. Bestalde, ingurumen-enplegua Euskal AEn Estatu mailan sortutako ingurumen-enpleguaren % 4,8 izan da.

Bestalde, BPGrekin erlazionatuta, ingurumeneko BEGari dagokionez, Espainiako balioa % 2,49koa da, Euskal AEkoa baino handiagoa, 2020an % 1,94koa izan baita.

Europarekin alderatzeko, Eurostatek 2019aren inguruan argitaratutako azken datuak aztertzen dira. BPGren gaineko BEGaren adierazlea Euskal AEn % 1,86koa izan da, inguruko herrialdeen antzera: Frantzia (% 1,84), Italia (% 1,90) edo Alemania (% 1,96). Datu horiek EB-27ko batez bestekoaren azpitik daude (% 2,32). Taularen goiko muturrean honako herrialde hauek daude, besteak beste: Finlandia (% 5,77), Estonia (% 4,55), Austria (% 4,21) edo Danimarka (% 3,37).

Europako Araudiari jarraiki, bi eremu handi bereizten dira, haien ingurumen-helburuaren arabera: ingurumena babesteko jarduerak eta baliabideak kudeatzeko jarduerak, biak elkar baztertzen duten bi sailkapenetan jasoak. Alde batetik, ingurumena babesteko jarduerak Ingurumena Babesteko Jardueren Sailkapenean (IBJS) deskribatzen dira, eta, bestetik, ingurumena babesteko baliabideak kudeatzeko jarduerak Baliabideak Kudeatzeko Jardueren Sailkapenean (BKJS) deskribatzen dira.

Kudeaketa-jarduerak

2020an sortutako ingurumeneko BEGaren guztizkoaren gaineko pisu handiena, Bestelako IBJS batzuk kategoriari dagokio. Haren barruan sartzen dira, zarata murrizteko, biodibertsitatea babesteko eta erradiazioaren aurkako jarduerak eta ingurumeneko I+G jarduerak, besteak beste, eta % 28,6ko ekarpena egiten dute. Atzetik, beste jarduera batzuk, guztizkoaren % 22,4ko ekarpena egiten duen Hondakinen kudeaketa, besteak beste.

Besteak beste, uraren, baso-baliabideen eta basoko flora eta faunaren kudeaketarako jarduerak biltzen dituen Bestelako BKJS batzuk kategoriak, besteak beste, ingurumeneko BEGaren % 24,5eko ekarpena egiten du.

BPGri dagokionez, ingurumena babesteko jarduerek (IBJS) BPGren % 1,14 eman dute 2020an, baliabideak kudeatzeko jarduerek egiten duten % 0,79ko ekarpena baino handiagoa.

Enplegua aztertuz gero (lanaldi osoko lanpostu baliokideak), ingurumen-babesari lotutako jarduerak dira, era berean, guztizkoaren aldean pisu handiena dutenak (% 1,50), baliabideen kudeaketarako jardueren % 0,78ren aldean. Zehazki, guztizkoari enplegu gehien ekarri dion ingurumen-esparrua Bestelako IBJS batzuk izan da (% 0,77), eta, ondoren, Bestelako EAGK batzuk (% 0,56).

Egilea Andoni Beitia