Nafarroako etxeetan elikagaien hondakinak % 6,2 murriztu ziren azken urtean, baina 36.525 tona elikagai zaborretara bota ziren. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak koordinatutako Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularreko Bulegoaren datuak dira. Datu hauek eta beste batzuk azaldu izan dira Nafarroako Elikagaien Bankuak Iruñeko Civicanen egindako dibulgazio-jardunaldian.

Ingurumeneko zuzendari nagusi Ana Bretañak nabarmendu du “elikagai hondakinek ingurumena kaltetzen dutela, elikagai horien hazkuntzarako behar diren ur litroen xahubideagatik hala nola horien garraioak eragin ohi dituzten berotegi-efektuko gasengatik”.

Hain zuzen, BAN-eko lehendakari Marisol Villarrek bolumen hori kuantifikatu egin du, bai urarena eta bai berotegi-efektuko gasena zein Elikagaien Bakuak bere jarduerarekin urte betean aurrezten duen. Horrela, nabarmendu du Nafarroako 9.000 familia ingururi arreta emateaz gainera, BAN-ek elikagaien 2.572 tona alferrik galtzea ekidin duela, eta horren baliokideak izango lirateke 974 igerileku olinpikoren xahubidea edo Madril eta New York artean 32 hegazkin bidaiek suposatuko luketen karbono-aztarna murriztea.