Espainiako burtsa % 0,59 igo da

Ibex 35ek, Espainiako burtsaren indize nagusiak, % 0,59 egin du gora, atzoko jaitsieraren ostean, eta 9.100 puntuko maila berreskuratu du.

AEBetako Erreserba Federalaren azken bileraren aktak asteazkenean argitaratu ostean, inbertitzaileak lasaitasunera itzuli dira, eta arduradunek inflazioaren aldi baterako gorakadaren alde egiten jarraitzen dutela adierazi dute.