2021eko maiatzean, EAEko merkataritza-azalera handietako eta elikadura-kate handietako salmentek % 5,8ko urte arteko igoera izan dute, prezio finkoetan. Aurreko hilaren, 2021eko apirilaren, aldean, ordea, salmentak % 0,7 jaitsi dira. 2020ko maiatzaren aldean, elikagaien salmentek azalera handietan eta elikadura-kate handietan % 6,7 egin dute behera aurtengo maiatzean.

Gainerako artikuluen kasuan, igoera nabarmena dago oraindik, aurreko hilean baino neurri txikiagoan hala ere: % 51,0. Kontuan izan behar da COVID-19aren pandemiari aurre egiteko martxoaren 14ko alarma-egoerari buruzko dekretuaren ondoren, murrizketek eragin desberdina izan zutela elikagaien eta gainerako produktuen salmentan.

Egilea Admin