Euskal Autonomia Erkidegoan urteko lehen bi hilabeteetan 50 greba egin ziren, 7.233 parte-hartzailerekin eta 18.469 lanegun lan egin gabe. Horrek esan nahi du % 83 murriztu zirela lanuzteengatik galdutako lanaldiak, 2021eko urtarrila-otsaila epealdiarekin alderatuta.

Lan Harremanen Euskal Kontseiluaren datuen arabera, urtarriletik otsailera bitarteko grebetan parte hartu zutenen kopurua ehuneko 59 igo zen, eta greba jarraituen kopurua % 2 hazi zen 2021eko aldi beraren aldean.

Lurraldeka, Araban 10 lanuzte egin ziren lehen bi hilekoan (aurreko urtean baino % 33 gutxiago), 1.432 parte-hartzailerekin ( % -12) eta 4.252 lanegun galduekin ( % -95,5).

Bizkaian 30 greba egin ziren, 4.326 parte-hartzailerekin (+%90) eta 12.468 lanaldi galdurekin (-%17). Azkenik, Gipuzkoan 10 lanuzte egin ziren eta 1.749 lanegun galdu ziren (+%34), 1.475 langilerekin batera (+%129 aurreko urtearen aldean).

Avatar

Egilea Andoni Beitia