Eustatek jasotako datuen arabera, EAEko saltoki handietako eta elikadura-kateetako salmentak % 5,3 murriztu dira apirilean, prezio konstanteetan eta lan-egutegiaren termino homogeneoetan. Halaber, martxoko datuen aldean, salmentek % 2,4 egin dute behera.
Horrela, saltoki eta elikadura-kate handietan elikagaien salmentak urte batetik bestera % 21,2 hazi badira ere, gainerako artikuluei dagozkienak % 64,4ko jaitsiera izan dute, egutegiaren eragina kendu ondoren.
Bestalde, lurralde guztiek izan dute bilakaera negatiboa: Araban, % 2,5; Bizkaian, % 8,0; eta Gipuzkoan, % 2,1, iazko hilabete berarekin alderatuta. Hori guztia prezio konstanteetan eta egutegiaren eragina zuzenduta.